andoni egana
HITZ ETZANAK

Itsu-itsuan

2022ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Hamaika ikusteko jaioak omen gara, eta ikusiko dugu, ondo bidean, hori ere. Bi-hiru urteren buruan, zelula jakin batzuk txertatuta, itsuek ikusi ahal izango omen dute. Hala esan zuen ostegunean Stefan Oelrichek, Bayer Farmaren presidenteak, Donostian emandako hitzaldi batean.

Gipuzkoako enpresarien bilgunean emandako hitzaldian esan zuen hori, jakina baita farmazia enpresa erraldoi alemaniarrak Donostiako Miramonen baduela lantegi bat. Erkidego osora hedatuko omen da Miramonek sektorean izan dezakeen aurrendari papera. Kimika soiletik bioteknologiarako bidea egingo omen dugu. Ez dakit nik. Alor honetan, nire mundua aspirina ñimiño bat baino ez da. Deigarri gertatu zait, hori bai, Miramongo lantegian ari direnen batez besteko adina 28 urtekoa izatea. Zientzia heziketak funtzionatzen du nonbait. Seinale ona, are hobea litzatekeena gazte horiek gehienak bertakoak badira eta euren lana ongi ordaindutzat badaukate.

Nik eskaera bakarra egingo nuke —itsuek ikus dezaten baino lortzen errazagoa itxura batera—, Miramon Miramondik urruti ez dagoela baliatuz. Txertatzeko zelula bereziren batzuk ETB1-i, jende gehiagok ikus dezan. Dirua, borondatea eta irudimena aski lirateke. Horiek eskas direnez, zelulekin egin beharko da proba...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.