Lehen luze egiten zitzaidan eta orain ere luze egiten zait. Meza. Lehen labur jotzen nuen eta orain ere labur gertatzen zait. Kafea. Lehen luze egiten zitzaidan eta orain, aldiz, labur. Kepa Junkeraren Uriondo. Lehen laburriritzia nuen haiekiko eta orain luze egiten zaizkit. Sanferminetako entzierroak.
Zezenekiko inolako igurtzirik gabea, helduaroan ustez ongi sartua hasi nintzen sanferminetako entzierroak sarri samar ikusten. Uda sasoian ere goizero ordu jakin batean jaikitzeko arrazoi baino gehiago aitzakia zen telebistaren aurrean jartzea. Eta gogoan dudanagatik behintzat entzierroak ziren aitaren batean gertatzen ziren zerbait. Hasi eta bukatu. Atzo ikusi nuen aurtengo jaietako lehenengoa, eta erabat kontrako ustea nagusitu zitzaidan. Luze joan zen.
Eta ez zen erlojuak zioena, garunean daramagun horrek ez bada. Presati bihurtu gaitu mundukera honek. Zerbait handia gertatu ezean, arretari eusteko gai ez gara. Prost auto gidaria nagusitu zaio Proust idazleari. Bataren abiadura bestearen denboraren geldotasunari. Entzierroan ezer apartekorik ez zengertatzen eta ezustean sumatu nuen nire hatza beste telebista kate baten bila, Iruñekokaleetan zezenak inor harrapatzen ez zuenez, han zer harrapatuko.

HITZ ETZANAK
Luze-labur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu