andoni egana
HITZ ETZANAK

Txakala

2023ko martxoaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez naiz zoo zalea. Baina umetan bisitatu izan nuen bat edo beste. Pertsonon xelebreizaera zooetan ere sumatzen da. Jende pilaketarik handienak tximinoen kaiolen parean ematen dira. Tximinoak, txinpantzeak, gorilak... erakargarri zaizkigu nonbait. Gure antzik handiena haiek dutelako! Gustatzen zaigu kumea amaren besoetan lepotik zintzilik ikustea. Gu bezala. Banana bat nola zuritu eta jaten duten ikustea ere bai. Guk bezala. Guk bezalatsu egiten dute irri. Lotsa, poza, haserrea, tristura... guk bezalatsu adierazten dituztelako ditugu gustuko. Haiek pertsonakeriak egiten dituzte eta guk tximinokeriak, bata eta bestea gauza bera direla ohartzen ez bagara ere.

Txakal bat azaldu da estreinakoz Euskal Herrian, Araban. Jon Mujika naturazaleak kanido postmodernotzat jo ditu txakalak. «Egun batean pizza baten ertzak jan ditzake, hurrengo batean auto batek harrapatutako katu bat, hurrengoan mahatsa mahasti batean...». Gizakiak eraldatu duen natur modu honetara aisa ohitzen omen da txakala. Frantzian eta Iberiar penintsulan ez omen da emerik atzeman oraindik. Oro har. Ugalketa zaila daukate, beraz. Baina gizakiok aldatu dugun natura honetara hain erraz egokitzen badira, laster dira arrik ahaltsuenak Bulgariarantz bueltan, altzoren bat alokatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.