andoni egana

Zerrenda

2024ko apirilaren 24a
05:00
Entzun

Lehendakarigaiak berak deitu zion astearte goizez, lehen orduan. Ez zuen aurrez aurre ezagutzen baina bazuen berak aski pisu alderdiaren barrunbeetan Imanolek aintzat har zezan. Zoriondu egin zuen lehenik eta ohiko diosalen ondoren iritsi zitzaion agindua. Marroien zerrenda bat egin behar zuen. Zerrenda soila. Loratu gabea. Aldeko eta kontrako arrazoirik zehazterik ere ez zuen nahi. Hori beraiek egingo zuten. «Urte asko daramazu honetan eta pentsatuko duzu zertarako baliatuko dugun zerrenda ezta?», erantsi zion.

Bazekien, bai. Hauteskundeen emaitzen berri izan zuenetik ez zuen besterik buruan. Emaitza onak. Gehiengorik erosoena osatzeko modukoak gainera. Baina, aukera-aukeran, sozialistek indar handitxoa. Gezitxoa gorantz zuela iritsiko zen Andueza. Eskatu egingo zien. Eskainitakoarekin geratu beharko zuen. Baina zer eskaini?

Berehala ekin zion lanari. Hatzak azti, nahi gabe, «morroien zerrenda» tekleatu zuen. Irribarre batek egin zion ihes. Hura ezabatu eta «marroien zerrenda» idatzi zuen. Zerrendan lehena, Hezkuntza Saila. Total! Besterentzat hobea zen hura azken bi-hiru urtean frogatu zenez. Ondoren, Pasaiako Portua. EITB ez zuen jarri ez zelako sail bati zegokiona. Zaharren egoitzak ze sailetakoak ziren begiratzen hasi zen gero...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.