inaki petxarroman
HIZPIDEAK

18-98 auziko azken lorratza

2018ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Soriako espetxetik irten eta Oiartzunera itzuliko da Joxan Etxeberria, 18/98 auziko azken presoa. Dena ETA da tesi juridiko-poliziala martxan jarri zuen Baltasar Garzon epailearen azken biktima, beraz, senide eta lagun artera itzuli ahal izango da, 12 urteko zigorra bete ondoren. Ezker abertzalearen inguru soziopolitikoa suntsitzera bideratutako estatu estrategia izan zen 18/98 auzia. Estrategia politikoa, funtsean. Kostu humano, politiko eta ekonomiko latza eduki duena, inondik ere. 59 lagun epaitu zituzten prozesu amaiezin hartan. Haietako lau hil egin ziren instrukzio aldian, eta 46 laguni 7 eta 12 urte bitarteko zigorrak jarri zizkieten. Eta guztiek ere bete dituzte zigorrak. Joxan Etxeberriak egin behar izan duen moduan.

Euren militantzia politikoa ordainarazi die Espainiak makrosumarioan nahasi zituen militanteei. Eta, tamalez, borroka armatuan ari ez zirenek, horretan ari izan balira bezala ordaindu behar izan dute justiziaren aurrean, epaileek frogatu ez arren ETArekin era bateko edo besteko lotura eduki zutela.

18/98 historia liburuetara igaroko da orain. Ez, ordea, makroepaiketa hori martxan jartzea bultzatu zuen estatu politika. Izan ere, laster epaituko dituzte euskal presoen sostenguan aritu diren mugimenduko kideak, 18-98koak auzipetu zituzten antzeko arrazoiengatik; hots, euren jarduera politikoarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.