Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Hizpideak

Argazkiez harago

2013ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Independentziaren aldeko mugimenduak indarrean segitzen du Katalunian, eta burujabetza eskubidea gauzatzeko bide zehatzak nahi ditu lehenbailehen. Hala nabarmendu zuen atzo ANC Biltzar Nazional Katalanak, mundu osoko hedabideetan oihartzuna izan duen giza kate historikoa amaitu berritan. Irudia ez zen makala, antolatzaileek bazekiten erronka betez gero balio ukaezina izango zuela: independentzia errealitate bihurtu beharreko amets gisa sentitzen duten ehunka mila lagun eskutik helduta, Katalunia alderik alde zeharkatuz.

Kataluniako Gobernuak atzo bertan esan zion Madrili ezin dela geldirik egon halako erakustaldi baten ostean. Iazko Diadak urratsak egitera behartu zuen Artur Mas; aurtengoak asko zaildu dio galdeketarako epeak moteltzea. ANCri dagokio indar hori guztia metatu eta sezesiorako motor bihurtzeko meritua. Argazki ikusgarriez harago, burujabetza eta independentzia amets dituen orok aztertu beharreko bidea ari da jorratzen. Zer ikusiaz gain, bada zer ikasia Katalunian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.