inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Armagabetzaile armagabetua

2015eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Zentzugabekeria litzateke, Euskal Herrian ez balitz, bere burua armagabetzeko agindua eman duen erakunde bateko zuzendaritza atxilotzea eta arma uzte prozesu hori oztopatzea. Euskal Herrian, baina, inor gutxi harrapatuko zuen ezustean Espainiako eta Frantziako segurtasun indarrek Baigorrin egindako operazioak.

Josu Urrutikoetxea ere tartean zela zabaldu dute hainbat hedabidek hasieran, euforiko samar, baina berehala hoztu zaie festa, ETAko kide historikoa ez baitago atzemandakoen artean.

ETAren armen eta egitura politikoen arduraduntzat jo dituzte Iratxe Sorzabal eta David Pla atxilotuak. Alegia, ETAren armagabetzearen arduradun, prozesu hori nazioarteko begiraleekin ez ezik, Jaurlaritzarekin ere aurrera eramateko prest azaldu den erakunde bateko militanteak.

Espainiako Gobernuak azken bururaino eraman nahi du armagabetze prozesua, bere kasa. Jaurlaritzak, berriz, otzan begiratzen dio. Gaur Brian Currin Euskal Herrian da, eta zaila da bi gertakarien arteko loturarik ez egitea.

Operazioari Pardines deitu diote, ETAk hil zuen lehen guardia zibilaren omenez. Jose Antonio Pardinesek jaso du bere aitortza. Kontua da ea Txabi Etxebarrietak ere merezi duen tokitxoren bat herri honen memoria kolektiboan. Ez lirateke ikur txarrak amaiera adostu baterako. Ametsak amets.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.