Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Baztertzailea

2023ko irailaren 06a
00:00
Entzun
«Mugimendu bat» egingo du Eider Mendozak, «apaltasunez». Hondarribian bizi da, eta ezagutzen du auzia. EAJko ahaldun nagusi batek inoiz egin ez duena egingo du: Jaizkibel konpainiari harrera egin. Herriko alkateak ere hori egingo duen aurreneko aldia izango da aurten: alkatetza EAJren eskuetatik Abotsanitzen eskuetara pasatzearen aurreneko ondorioa da. Berrikuntza izango da Hondarribiko alardean. Lur labainkorra da alardearena, eta ez dute lurrikara handirik eragin nahi. Baina... sinestezina dirudi oraindik puntu honetan egoteak.

«Elkar ulertzearen eta konponbidearen alde» erabaki du urratsa egitea Mendozak. Baina zer elkar ulertze? Alardean emakumeei atea ixten dietenak ulertu egin behar al dira?

Mugimendu indartsuak izan dira azken urteetan: esate baterako, Guztion Alardeak eskatu du emakumeei bide emateko. Saindua mugimenduak ere alarde baztertzaileari konpainia misto bat eskatu dio.

Irudi luke iritsi dela unea apaltasunez jokatzeari utzi eta ardura politikoz jokatzen hasteko. Eta konponbidea ez da zaila: alardeei izaera pribatua kendu, eta alarde bakarra antolatzea herrian, alarde publikoa. Parte hartu nahi duen ororentzat ateak irekiak izango dituena. Eta egon nahi ez duena behartuko ez duena. Arazoa baztertzen duenarena baita, eta ez batera ibili nahi duenarena. Errespetu kontua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.