mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Bezperaren bezpera

2020ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uztailak 5 ditu gaur. Sanfermin egunaren bezperaren bezpera, eta igandea. Errutinak aginduko luke Iruñean solasgai bakarra biharamuneko txupinazoa izatea, Lesakan Euskal Herri osoko gaupaseroak asteburuko azken hondarra xahutzen aritzea, eta egongela batean baino gehiagotan Frantziako Tourreko helikopteroaren soinuak girotzea bazkalondoko kuluxka. Baina aurten ez dago errutinarik; edo ez, bederen, orain arte azken hamarkadetan ezagutu direnen antzekorik. Ez txupinazorik bihar, ez Euskal Herri osoko gaupaserorik Lesakan, ezta Frantziako Tourreko helikopterorik ere egongelatan.

Udako besten berezko egutegia hasi dela eta, urduritasuna, ezinegona, jarrera kritikoa eta asaldura nabari dira Euskal Herriko udalerri anitzetan, baina baita hilabeteetako debekuen ondoren, senideekin eta lagunekin elkartu eta ospakizunak nola edo hala egitekoa ere. Adituen errana argia da: jende pilaketek SARS-CoV-2 birusaren kutsatzea errazten dute. Baina jada ez dago ez konfinamendurik, ezta mugitzeko mugarik ere Euskal Herrian. Hori da «normaltasun berria», nolakoa den inork argi ez duen oreka hori bilatzea, arduragabekeriaren eta kontrol sozial kaltegarrien artean. Eta jakinda, pandemia ez dela bukatu. Izan ere, gaur, uztailaren 5a, Iruñetik autoz ordu batzuetara dagoen eskualde bat, Katalunian, itxita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.