jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Eskerrik asko

2015eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Aurten 20 urte beteko dira PSNk, CDNk eta EAk Nafarroan hiruko gobernua osatu zutela. Ibilbide motza izan zuen, hurrengo urtean Javier Otano presidenteak dimisioa eman beharra izan baitzuen ustelkeria kasuetan nahastuta. Parentesi txiki horrekin, UPNk ia 25 urte darama Nafarroan gobernatzen, batzuetan CDNren eskutik, besteetan PSNren eskutik. Urte asko dira Nafarroan alderdi horren eta Espainiako interesak defendatzen dituzten beste batzuen jomugan egon diren eta dauden eragile eta herritarrentzat. Trabatze eta jazarpen urte asko. Gutxiesteak eta kriminalizazioa. Erasoak eta alderdikeria mediatikoa. Jomuga horretan daudenen artean dago euskalgintza: izan haurrak euskaraz eskolatu nahi dituzten gurasoak, izan Euskalerria irratia, izan lehiaketa publiko batera aurkezten den euskaldun bat. Mespretxu horiei guztiei beste bat gehitu die orain UPNk, bozetarako Navarrísimo leloa aukeratuta, eurak gehiago direla adierazi nahian.

Urte asko daramate euskalgintzak eta euskaldunek Nafarroan azpiratuak izateko saioak jasaten. Itolarrian aurrera egin dute beti, ordea, erraza izan ez arren, euren kemenari esker. Ez dago horregatik horiei ísimo-rik erantsi beharrik. Euskalgintzak eskerrak emango dizkie etzi Iruñean oso nafarrak edo oso euskaldunak direla esan behar izan gabe. Meritua eurena da, eta euskaraz bizitzea eskubide duten bezala dute erronka ere. Etorkizunean aldaketa iritsi edo ez iritsi, horiek gabe euskararenak egin baitu Nafarroan. Eskerrik asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.