Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Migratzaileak hilabeterik beroenean

2023ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Amaitzen ari den uztail hau inoiz erregistraturiko hilabeterik beroena da, Copernicusen arabera. 16,95 gradu zentigradu batez beste, uztailaren 23ra bitartean. Atzo 50 gradu zeuden Libiako mugatik gertu, Tunisiako basamortuan, eta uztaileko batezbestekoa 33,5 gradukoa izan da han, Poliziak bidalita mugitu ezinik ehunka migratzaile dauden gunean. Iaz61.000 lagun hil ziren Europan beroak jota, baina ez dago daturik jakiteko zenbat diren Afrikan eta Saharaz hegoaldetik ihesi Europara bidean hiltzen direnak.

Gerizperik gabe, jatekorik eta edatekorik gabe igaro dituzte migratzaileek uztaileko egun bat joan eta beste bat etorri basamortuan, baita Europako Batasunak Tunisiako muga gogortzeko akordioa egin duen egunean ere. Tunisia beste harresi bat bilakatuko du, kontinente zaharra ez dadin belztu, horretarako Kais Saied presidentea zuritu behar badu ere, Tunisia herri segurutzat joz, nahiz eta errepresioa egunerokoaden. Ez du ezer berritik giza eskubideak egunero urratzen dituen agintari batekin akordio bat egiteak: Libiarekin, Marokorekin edota Turkiarekin egindakoetan, EBk erakutsi du ze kezka gutxi duen giza eskubideez; Saharaz hegoaldeko herritarrenez, behinik behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.