Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Mundua dantzan

2023ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Ez dago jainkoa izan beharrik mundua dantzan jartzeko. Gizakiak jarri du. Sortu ditu lehen ez zeuden beharrak. Berotu du mundua, lehortu ditu bazterrak —Erriberan aurten ez da ohiko uztarik izango—, eta urtuarazten ari da poloak —eta Naima El Bani Altuna ikerlariak Kinka podcastean ezin hobeto azaldu bezala, horrek eragin zuzena du dendan erosten dugun arrainean—. Piztu ditu gerrak, eta moztu ditu energia iturriak. Berak sortutako beharrak ase ezinda dabil orain. Batzuenak gehiago besteenak baino. Baterietan dago orain esperantza, VW ere aztertzen ari da Iruñera ekartzea haien planta. Erregai fosilak baino aukera hobea izan arren, bateriek ere badakartzate ordea kalteak naturan, eta elektrizitatea behar dute. Eta hura ere sortu egin behar da, nonbait eta nolabait. Behar dutenen onerako edo beharrak sortzen dituztenen onerako, hortxe gakoetako bat. Baina badira naturan eraginik ez duten bateriak ere, norberarenak. Munduaren dantza astunetik askatzeko norbere konpasean dantza egitea ekar dezaketenak. Norbere mundu txikiaren balsak. Mundu handi horretan bai baitaude norberarenak diren mundu txikiak. Eta haiek dantzan jartzeko ez dago jainkoa izan beharrik. 10 emakumek, mundua dantzan liburua da horren adibide, gizonen izenak haizatu arren, bai baitira emakume koreografoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.