mikel lizarralde
Hizpideak

'Parot doktrina'

2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrina dela-eta jarritako 25 helegite atzera bota eta hiru hilabetera, Estrasburgoko Auzitegia presoen espetxealdia luzatzen duen neurri horren aurka azaldu da. Ines del Rio Prada euskal presoaren helegitea aztertu, eta ebatzi du haren zigorra luzatzea ┬źirregularra┬╗ dela eta kalean egon beharko lukeela. Estrasburgon 197/2006 doktrinaren aurka aztertzen duten aurreneko helegitea da, eta ebazpena ez da oinarritu arrazoi partikularretan edo prozedurazkoetan.Ondorioz, Konstituzionalak atzera botatako helegite horiek guztiak kasuz kasu aztertzen hasita, ebazpenak berdina izan beharko luke. Ines del Riorentzat balio duenak gainerakoentzat ere balio beharko luke.

Espainiako Gobernuak berehala iragarri du helegitea jarriko diola erabakiari eta ez duela Del Rio aske utziko.Dena dela, Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpena Madrilentzat bete beharrekoa ez bada ere, agerikoa da ondorioak izango dituela etorkizunean, ezingo duelako orain arte bezala luzatu presoen espetxealdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.