Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Zama

2023ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileentzat zama astunegia da udal batek euskaraz eginiko edozein dokumentu gaztelerara pasatzeko eskatu behar izatea. Eta argudio horrekin, Eusko Legebiltzarrak onartutako Udalen Legeak euskararen normalizaziorako ezarritako artikuluetako bat baliogabetu du. Horri jarraikiz, uler daiteke udalek edozein dokumentu bi hizkuntzatan idatzi beharko dutela. Alegia, orain arte, euskara ulertzeko gai ez zen pertsona batek eskatzen bazuen dokumenturen bat itzultzea, itzuli egin behar zuen udalak; aurrerantzean, den-denak itzuli behar ditu eta bi hizkuntzatan jarri? Zamaren kontzeptuari erreparatuta, zama dezente txikiagoa dirudi dokumentu bat itzultzeko eskatzea, udal batean egiten diren dokumentu guzti-guztiak bi eletan egitea baino.

Bestalde, Konstituzionalak bere doktrina propioari egiten dio erreferentzia, eta zera dio epaian: «Hizkuntza koofizialetako bat lehentasunez erabiltzeko aginduak ez dauka lekurik Konstituzioan, bi hizkuntza ofizialen arteko ezinbesteko oreka sakrifikatzen baita».

Hizkuntza ofizialen «ezinbestekooreka» hori da, hain zuzen ere, euskararen normalizaziorako bidean hartutako neurrion xede nagusia; urte luzetan guztiz lehentasunezko izan den gaztelerari aurre egiteko modu bat baita diskriminazio positiboa egitea. Konstituzionalak, ordea, orain arteko desorekari deitzen dio oreka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.