Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Hodirik gabe

2013ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ospitaleren bateko korridoreetan lagun batekin suertatzea ez da topo-egite hutsa izaten: lagunarekin eta laguna hara eraman duen zirkunstantziarekin egiten duzu topo. Batez ere, zirkunstantziarekin, bisitaren motiboarekin. Horregatik, laguna ospitalera eraman duen arrazoiaz galdetzen duzu, lagunagatik bainoago.

Orain egun batzuk BERRIAko bi Kontseilukiderekin egin nuen topo ospitaleko atarian. Jota zeuden, ez nien zirkunstantziagatik galdetu beharrik izan: Joxan Lizarribar hil zorian zegoela, egoerak ez ote zuen atzera bueltarik. Baina aditzera eman bazidaten ere bizitzara lotzen zuten hodiek nekez itzuliko zutela bizitzara, Joxanen ohiko bizitasuna, BERRIAn jarritako ilusioa eta kemena, haren jarrera adeitsu baikorra etorri zitzaizkidan niri gogora. Albisteari bizkarra eman eta esperantza hauspotzeko modu bat zen nire erreakzio hura.

Joan da. Ez, ordea, euskalgintzari hodirik gabe iraunarazteko bere ahalegina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA