oihana arana

Akordatzeaz

2026ko azaroaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Triste samar egin dut etxerainoko bidea. Gorputzaldi iluna nekarren. Ezusteko kontuak, badakizue… Arratsalde guztiak ez dira nik nahi moduan joaten; «eta eskerrak!», pentsatzen dut batzuetan; «eta zergatik ez?», pentsatzen dut gaurkoa moduko egunetan. Gutxienez, banekien afaltzeko zopa geneukala, eta poz horrekin akordatuta zabaldu dut atea.

Botak erantzi eta segituan egin dut sukaldera, bufanda eta berokia eranzteke. Edalontziak txukuntzen topatu dut pisukidea. Kortesiazko zermoduzak eta osondoak trukatu ditugunean hasi da benetako elkarrizketa: «Zopie dau orduen?», esan diot ilusioa ezin disimulatuta. «Bai, eta erremolatxa hummusa ere bai», berehala handitu zaizkit begi-niniak. «Zurekin akordatu naiz eta preparatzea pentsatu dut», esan dit. Esaldia amaitu baino lehen egin diot salto besoetara. Umetan aitaita kalean topatzen genuenean egiten nuen bezala.

Munduan oso gauza gutxi dira triste zaudela ez dakitenenean ere zu pozteko ekintzak egiten dituzten bizikideak izatea bezain ederrak. Bene-benetan daukat argi: lantzean behin gurekin akordatzen den jendea, hori baino ez du behar gure barruko umeak.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA