oihana arana

Algoritmoa

2026ko martxoaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lagun batek gomendatutako kanta bat entzun dut harrikoa egiten ari nintzela. Kanta-marmarrean aritu naiz gero gainontzeko etxeko lanak egiten. Hala ibiltzen naiz erdi umore onez nagoenean. Hara non arratsaldean lanera bidean nindoala, normalean entzuten dudan kantuen zerrenda aukeratu dudanean, berriz ere agertu zaidan kanta. Silvio Rodriguezen Al final de este viaje en la vida. Ez diot garrantzirik eman. Gauza bera gertatu zait lanetik bueltan nentorrela ere. Haserretu egin naiz algoritmoarekin.

Nago lehen Youtubeko algoritmoa interesgarriagoa zela. Kanta bat entzun eta haren antzekoak gomendatzen zizkizun. Antzeko artistak, antzeko bideoklipak… Kate horri esker ezagutu nituen orain entzuten ditudan kanta asko. Baliagarria zen norbere unibertsoa zabaltzeko. Bukleak sortzen ditu oraingoak. Entzuten dituzun kantak jartzen dizkizu bata bestearen atzean. Atzo entzun zenuena entzungo duzu gaur. Gaur entzun duzun kanta berria entzungo duzu datozen aste guztietan. Huskeria ematen du, baina zera esan gura du horrek: gu nolakoak izatea komeni zaien.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!