Maialen Akizu.

Altxorrik ederrena

2024ko martxoaren 10a
05:05
Entzun

Akira Toriyama manga sortzailea hil berri da, besteak beste, Dragoi bola marrazki bizidunen egilea. 1984an sortu zuen Dragoi bola, 1991n hasi zen emititzen ETB1-en, eta belaunaldi askoren iruditeriaren parte da.

Aitortzen dut: ez naiz Dragoi Bola ikusi zalea izan. Bai, kartsu kanta dezaket hasierako abestia, egin diezazuket kame hame ha perfektu bat eta chi-chi borrokalariaren alde oihu, baina apenas bukatu dudan kapitulurik eta ez naiz gai enegarren denboraldia errepasatzeko. Hala ere noan aitortzera: behin Son Goku ezagutu nuen. Bizkaiko herri batean izan zen. Ni ez nintzen ohartu bera hurbiltzen ari zenik. Lagun-taldeko batengana jo zuen, bi hitz egin zizkion eta joaterakoan denok agurtu gintuen. Ahots hori, ahots hori. Harriduraz begiratuko nion nonbait, eta ondokoa ohartu. Halaxe esan zidan: bai, Son Goku da. Gero esan zidan Hartz Txikiko hontza, Gautxori ere bera zela. Son Goku Gautxori zen. Uste dut traumaren bat sortu didala pasadizo hark. Marrazki bizidunek marrazkidun biziak sortzen dituzte. Gure mundu hau irla handi bat da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.