oihana arana

Angulak

2026ko martxoaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Martitzen goizean etxetik irten eta polizia pilo bat topatu nuen auzoan. Ez kotxe bat eta ez bi, hainbat. Lasaia izaten da gure auzoa hain ordu goiztiarretan. Baina jendea zebilen kalean: txakur paseatzaileak zokomiran, txirrindulariak oinez. Isiltasuna nagusi zen arren, txutxu-mutxuak entzuten ziren leihoen atzetik. Dardara egiten zuten gortinek. Zubia gurutzatu eta azkar-azkar egin nuen autobus geltokira arteko bidea, zerbaitengandik ihesi banenbil bezala. Banenbilen seguruenik. Gero jakin nuen angulengatik zela. Angula ilegalak. Banekien historikoki angula arrantzaren inguruan antolatutako auzo bat izan dela gurea. Ez zitzaidan okurritu, ordea, angulek halako polizia oldea ekar zezaketenik. Izaki ia mitologikoak izan dira gurean, gure aititak kontatzen zituen abenturetako bat gehiago.

«Zuri esan dizute zerbait?», esan zidaten pisukideek iluntzean auzoko mugimenduei buruz galdetu nienean. «Ez, neri ez duztie angulera itxurarik ikusi» esan nien. Eta hala egon ziren martitzen gauez gure auzoan, aurretik sekula ez bezala, denon ahotan angulak.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA