oihana arana

Argibideak

2026ko azaroaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gure aitarekin akordatzen naiz beti hauteskunde egunetan. Eguna heldu orduko prest izaten zuen beti gutun azala. Eskolako ateak ireki eta berehala joaten zen bozkatzera, aurretik tabernan kafea hartuta. Egunean zehar zernahi gertatuta ere bere boza jada hautetsontzian egoteak lasaitasuna ematen ziola uste dut. Niri grazia egiten zidan bere zorroztasunak.

Bozkatu genuen lehen aldian, berak gutun azala nola preparatzen zuen erakutsi zigun. Eta han egon ginen ahizpa, aita eta hirurok sukaldeko argi zuriaren azpian papertxoa apurtuta, gaizki inprimatuta edo tolestuta ez zegoela konprobatzen. Dena ondo zegoela ziurtatu eta gutun azalean sartu zuen zirujauki. «Oin hau ez da zerrau biher», esan zigun gero, «Azken orduen berriz beittukou badaezpada». Gero mahaira joan, gutun azalaren barrena begiratu, itxi eta ezkerreko eskuarekin ematen zuen boza.

Idazmahaiko flexoaren azpian nago ni orain, papera oso-osorik ote dagoen begiratzen. Sekula ez zigun zer bozkatu behar genuen esan. Nola bozkatu, bai. Hori ondo ikasi genion.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA