oihana arana

Azkazalak

2026ko azaroaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oso esanguratsuak dira pisukideen arteko harremanak. Beste jendeari buruz ez dakizkigun eta sekula jakingo ez ditugun gauza asko ipintzen ditu lehen lerroan bizikidetzak. Horri buruz berbetan hasi eta gure inguruko jendearen intimitateak irudikatzen egon gara gosaltzen genuen bitartean. Ezagutzen dugula uste dugun jendearen ezaugarri ezezagunak asmatzen. Euren etxeko arropak, gosaltzeko ohiturak, haginak garbitzeko modua… imajinatzen. Ariketa dibertigarria izan da, egiari zor. Eta are dibertigarriagoa, errealitatea guk irudikatu baino askoz konplexuagoa dela ondorioztatu dugunean. Iluntzean akordatu naiz goizeko eszenarekin. Dutxatik irten, albornoza jantzi, ilea toalla batekin bildu eta azkazalak mozteari ekin diodanean. «Uste dot inoiz ez dotela ikusi inor atzazkalak mozten» esan dut neure artean. Badakit denok egiten dugun ekintza bat dela, baina ez dakit jendeak zein tresna erabiltzen dituen, zenbatero egiten duen, zer egiten duen azkazal zatitxoekin, zein den bakoitzaren erritualaren forma. Lehortu dut ilea, zabaldu dut mesanotxean daukadan liburua, baina ezin. Orain ezin ditut burutik kendu besteen azkazalak. Bihar goizean ez zaigu elkarrizketagairik faltako.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA