oihana arana

Azken hagina

2026ko ekainaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Minduta daukat ezkerreko azken hagina. Eskuineko aldearekin mastekatu behar izan dut zati txiki-txikitan moztutako nektarina. Etengabe bete dut ahoa ur hotzez. Hala nago orain ere. Ezkerreko masaila urez beteta. Inozoa sentitzen naiz horrelako momentuetan. Ezgauza. Banekien gertatuko zela. Aspaldi esan zidan dentistak. «Honek ez dauka batere itxura onik, ebakuntza egin beharko dizugu». Baietz egin nion buruarekin. Baina pasatu dira kasik hiru urte.

Egia esan, ez dut ahaztua izan. Lantzean behin egin izan diot bisita mihi puntarekin, adi begiratu izan diot ispiluaren aurrean ahoa handi-handi zabalduta. Minik ez sentitzea gerorako uzteko arrazoi logiko bat da, nire ustez behintzat. Gure ama ez dago nirekin ados. Zerbait mina sentitu baino lehen konpon badaiteke konpontzearen aldekoa da bera. Eta ulertzen dut zergatik esaten duen.

Badakit arazoari aurre ez egiteak ez duela arazoa existitzen ez denik esan nahi. Lehen edo orain, berdin-berdin egin beharko didate hagina kentzeko ebakuntza, baina ez dakit. Hiru urte irabazi ditudala sentitzen dut oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE