Maialen Akizu.

Bat 3Dan

2023ko abenduaren 9a
05:00
Entzun

Txanpua ematen ari nintzela, behatzen presioak garondoko paretan sakonunea eragin zuen. Ene ba. Arrapaladan dutxatik atera, melenako ileak baztertu eta ispiluan ikusi nuen burezurreko zuloa. Ez nuen minik, ez odol arrastorik; hautsita sentitzen nintzen. Gertatua ulertu guran poliki-poliki sartu nituen zuloan atzamarrak. Burmuinaren mintz likatsua ukitzea espero nuen, baina, kontrara, gogorra zen zerbaitekin egin nuen topo, eta berriz ere krak, metalezko puska bat atera nuen nire baitatik. Albornoza jantzi eta kola emanda pegatu nuen txatala, ilearekin kamuflatu zuloa, eta txapelarekin pasa nuen eguna.

Atzoko egunkariak zekarren hiru enpresa kaltetuta edo gaixorik dauden ehunak eta organoak birsortzeko 3D inprimagailua garatzen ari direla. Proiektua teknologiarekin jolasteko asmoz abiatu zuten, eta elektrospinning teknika landu dute ehunak garatzeko. Akaso izango da burmuineko kolaren ondorio, baina elektrospinning irakurrita ezin dut elektro musikarekin spinninga egiten ari diren ehunak besterik imajinatu. Larrituta nabil. Jolasak utzi eta serio hartu dezatela, arren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.