oihana arana

Batek daki

2026ko martxoaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dakit niri bakarrik gertatzen zaidan, baina egun grisetan kafe gehiago behar izaten du nire gorputzak. Buelta bat emateko asmoa nuen, baina hemen nago, ezagutzen ez dudan herri bateko kafetegi bateko barran, egunkaria irakurtzen ari naizela antzezten. Hanka izorratuta dauka oraindik nire pisukideak, eta, bizikidetzak askotariko zaintza funtzioak betetzea dakarrenez, haren txofer partikularra izaten jarraitzen dut ahal dudanean, behintzat.

Gure gurasoekin akordatzen naiz halakoetan. Batek daki zenbat herri ezezagunetan hartu ote duten kafea guk komeni zitzaigun hori egin genezan.

«Kafesne bat, mesedez», esan diot nire adin bueltakoa izango den tabernariari ohiko bezero batekin herriko obra batzuei buruzko elkarrizketa amaitu duenean. Kafeari gainetik kanela edo kakaoa botatzea nahi ote dudan galdetu dit adeitsu. «Kanela apur batek ez dit kalterik egingo», esan diot irri txikiarekin. Kikara hartu eta, «Oihana! Euskalkixe!» esan dit gure aitaren aurpegia zuen deabrutxo batek ezker soinburutik.

Gure gurasoekin akordatzen naiz halakoetan. Batek daki Gipuzkoako zenbat herri ezezagunetan esan ote duten Dezu, Mila esker eta Aio gure euskalduntasuna benetakoa zela demostratzeko edo.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA