oihana arana

Bidegurutzeak

2026ko azaroaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aspaldi ikusi gabeko lagun batekin topatu nintzen atzo ilunkeran. Bidearen zati bat elkarrekin egin, eta bidegurutzean amaitu genuen berriketalditxoa: ezkerrera zihoan bera, eskuinera ni.

Grazia egiten dit bidegurutzeek duten topagune izaerak. Agurtu ginenean jabetu nintzen hotzaz. Eskuak eta sudur punta eta eztarria inbaditu zizkidan hotzaz. Azkar-azkar egin nuen kotxerainoko bidea.

Gaua zen. Gau iluna. Eta nik ez dut bereziki maite gauez gidatzea. Urduri jartzen naute besteen argiek, animaliak agertzeko posibilitateak, behe lainoak… Ibil Bedi taldearen Badaezpada diskoa ipini nuen beldurrak arindu eta eztarria berotu zekizkidan. Funtzionatu zuen.

Kotxean ordu erdi edo baneraman kantaxkatzetik oihukatzera pasatu nintzenerako. Orduan gertatu zen: Guardia Zibilen kontrola agertu zitzaidan Zarauzko peajean. Haurtzaroko irudiak nahastu zitzaizkidan gero eta zerratuagoa zen behe lainoarekin. Aurrera jarraitzeko esan zidaten arte ez nuen hartu arnasa. «Kasik beldur gutxiau emuteztie basurdiek» pentsatu nuen. Isilik egin nuen etxerainoko bidea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA