Maialen Akizu.

Binakakoa

2024ko martxoaren 31
05:00
Entzun

Zabaletak atzean agintzen baldin badu, akabo. Uste baino gehiago kostako zaio. Martijarekin kontu! Ez da hainbesteko jotzailea, baina burua hotz mantentzen daki, eta finaletan hori behar da. Hori behar al da? Burua hotz daukadanetan niri gorputza mugitzen kosta egiten zait ba. Txo, guri ia, hotz ala bero, bietan kostatzen zaigu mugitzea. Baina bai, Etxeberria horrekin oso tematuta egoten da. Konturatuta nago bai, tantoa bukatu aldiro arnasa sudurretik hartzen eta ahotik botatzen aritzen dela. Yogan hala hartu behar dela esaten digute, baina arnasteko pentsatu beharrik ez eta horri ere buelta eman behar... Buelta emateko gai dena amezketarra. Aurten ez nukeen leporik jokatuko bere alde, baina berriz ere hor dago, lapatxa. Egingo al dugu apustu bat? Apustu bat zuk eta nik? Bai, adibidez, paseo ondoreneko kafesnea irabazten duenaren kontura. Konforme. Hasi ba zu aukeratzen. Ni aurrelarien alde. Ba ni 22ra iristen denaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.