maialen akizu 34 172x172

Boise

2025eko uztailaren 30a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hasi da Boiseko Euskal Jaialdia, eta jarraipen zabala egiten ari zaizkiola iruditu zait. Kuriositatez Jaialdi izeneko web orri ofizialean sartu naiz, eta surprise, ingelesez bakarrik. Sare sozialetan ere hizkuntza bakarra. Lelo argia: everyone’s basque at jaialdi (oro da euskaldun jaialdian). Gonbidatu internazionalak, hau da, Euskal Herrikoak, dantza taldeak, musikariak, bertsolariak zein herri kirolariak. Eta eztabaida dezakegu euskalduntasunari buruz, diasporez, periferiez, kulturaren eta folklorearen bereizketaz, baina arreta eman didate Jaialdiaren babesleek.

Hurrenkera batean jarrita daude sponsor-ak. Puntan «Diamante Babesleak» —Alaska Airlines, Swire Coca-Cola, The Odom Corporation, Boise City of Trees, Lactalis Usa—. Ondoren datoz «Platinozko Babesleak», «Urrezkoak», «Zilarrezkoak» eta «Brontzezkoak». Amaieran, «Jaialdiaren Lagunak» (garbiketa lanen konpainia bat eta azukre enpresa bat, besteak beste). Laguntzaileak eta babesleak. Jarritako diruaren arabera sailkatu dituzte Jaialdian, baina eusten digutenak edo tira egiten dizutenak; beti babesten zaituztenak, noizbehinka, baldin eta; ahal beste jartzen dutenak, bestela jarri ahal dutenak. Kulturan, herrigintzan, bizitzan. Hierarkia, agian, ez da beti elitista.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.