oihana arana

Errituen alde

2025eko urriaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Heriotzaz idatzi nahi nuen gaur; Uxue Alberdik eta Araitz Mesanzak egindako Hili liburua orriztatzen eman dut, beraz, goiza. Heriotzaren gaineko galderak planteatzen dizkigu liburuak; minari taldean erantzuteko jolasak… Xalo eta goxo, baina baita gordin ere.

Gai honi buruz idatzi izan ditudan orriak berrirakurri ditut gero, eta galdera ikur pila baten ondoan topatu dut Josu Ozaita antropologoari jaso nion honako esaldi hau: «Lehen erritualek egiten zutena psikologoek egiten dute orain». Jaime Altunak eta biek gau beltzari buruz egindako ikerketari buruzko hitzaldi bateko apunteak dira.

Heriotza erritu kolektiboen faltak norbanakoetan ez ezik gizarte egituretan ere dituen ondorioei buruz pentsarazi zidan hitzaldi hartatik bueltan etxean irakurri nuen Heriotzaren trikimailua eta tratua izeneko euren artikuluak.

Horregatik esan nahi dut, tarteka arrotza egiten bazaigu ere, gaurko gaua aldarrikatu egin behar dugula. Berdin dit gure herriak kalabazaz apaintzen ala gure aldamenekoei Hili liburua ozen irakurtzen, baina ospatu eta aldarrikatu. Ezinbestekoa da heriotza jolasarekin lotzea. Jolasa den bezala, erritu kolektiboak egitea sendagarria delako beti.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.