oihana arana

Esan daiteke

2026ko maiatzaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez zaizue gertatzen batzuetan liburu bat irakurri izanak ala liburu hori euskaraz existitzeak ez dakizuela zerk ematen dizuen poz handiagoa? Ba, hori da gaurko zutabea.

McKenzie Warken Alderantzira zamalka irakurtzen daramatzat egun batzuk. Punta kamustua duen arkatz txiki batekin hartu ditut kontakizunari buruzko apunteak marjinetan. Boligrafo urdin batek idatzi ditu nire koadernoan itzulpenari buruzkoak. Danele Sarriugartek ekarri du euskarara.

Asko gustatu zait liburua. Warkek bere burua etnografiatzen duela iruditu zait. Kontatzen ez diren gauzak jasotzeko idazkera berriak behar direla aldarrikatzen du berba bakoitzean. Eta niri izugarri interesatzen zait literatura eta etnografia uztartzen dituzten lanak. Idazle eta antropologo gisa hazten laguntzen didate. Biak batera izaten uzten didate. (M.A. Txoperena, U. Alberdi, D. Sarriugarte... AMZ <3).

Asko gustatu zait itzulpena. Sarriugartek euskal irakurleari opari handi bat egin diola iruditu zait. Esaten ez dakizkigun gauzak esateko berbak existitzen direla aldarrikatu du esaldi bakoitzean. Eta niri izugarri interesatzen zaizkit «Hau euskaraz ezin daiteke esan» pentsatzen dutenei ahoa ixten dieten lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA