oihana arana

ETB3

2026ko martxoaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zazpi urte genituen guk ETB3 sortu zenean. 2008a zen. Krisi hitza entzun nuen lehenengo aldia. Amak aldaketa esplikatu zigunean haserretu egin nintzela uste dut. Askoz gehiago gustatzen zitzaidan bat zenbakia. Berehala ohitu nintzen, ordea. Keroro tropa, Conan detektibea, Sinchan. Inoiz goizegi esnatuz gero sofan, gaixorik geunden egunetan amamaren etxean, ostiraletan lagunekin batera. Lagunekin berba egiteko aitzakia ziren gero, ikastetxean. Euskaraz berba egiteko aitzakia. Are, oraindik kantatzen ditugu orduko marrazki bizidunen kantak lantzean behin. Hogeita lau urte ditugunean itxi dute ETB3. 2026a da. Nazkatu naiz krisi hitza entzuteaz. Egunkarian itxieraren berri irakurri nuenean haserretu egin nintzen berriz. Nik uste nuen gure ostean sortuko ziren euskaldun guztientzat arrunta izango zela Doraemonek euskaraz egitea. Eurak ere arituko zirela goizean ikusitako marrazki bizidunei buruz patioan, euskaraz. Baina, antza denez, badaude hori baino gauza inportanteagoak. Plataformen aroa eta modernizatzea eta marka eta bla. Euskara baino gauza inportanteagoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!