maialen akizu 34 172x172

Ez dago dirurik

2025eko ekainaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat eman du azken urteetan Bilboko Bira Kulturgunearekin adostutako hitzarmena. Eusko Jaurlaritzak ere ez du proiektuarentzako dirurik bideratuko, eta, ezinbestean, orain arteko eredua aldatu beharko dute Birakoek. Nola esaten dira euskara jatorrean desdeluego edo enfin? Nolaez dauzkagu euskaraz hasperena, amorrua, nekea adierazten duten esamolde gehiago? 45.000 euro inguruko aurrekontua izan dute Birakoek orain artean euren jardunerako; hemendik aurrera hori ere ez. Ez dago dirurik. 45.000 euro daude ertzainen lau kotxeren bi gibelerako ispilutan. 45.000 euro daude Puppy txakur loratuaren mutur, hanka bi eta isatsean. 45.000 euro daude BBK Liveko hamar kañerotan. Albistearen aitzakian jakin dut Bilbok ez duela Euskara Ordenantza eguneraturik 1997az geroztik, Bilboko Udalak ez duela egun Euskara Sail bereizirik, Bilboko Udalak ez duela Euskara zinegotzirik. Ez dago dirurik. Ez, ez dagoena beste zerbait da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.