Angel Erro.
JIRA

Ezkongabe

2018ko uztailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez naiz notarioarenera joan, ez dut publikoki esan, ez dut apustu etxe batean dirua arriskatu, asteburuan Alderdi Popularraren kongresutik Casado presidente aterako zela ongi banekien arren. Hasieratik jo du PPri etekin handia eman dion gaira. Bitan etorri da Nafarroara, euskal gatazkaren parke tematiko bilakatu (nahi) duten Altsasura eta Iruñera. Bide horretan egunero maila bat igo du, behin betikoa eman arte: alderdiko bere lehiakidea, orain arte gobernuaren presidenteordea izan dena, ETArekin lotzea (Saenz de Santamariaren ekipoko norbait EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren ondoan legebiltzarreko korridoreetan irribarrez agertzea aski da). Alderdiaren arma hutsezina etxekoekin ere erabiltzen ikasitakoak, dudarik gabe, behar zuen guztien buru.

Ongi arduratu da PPren oinarriak mobilizatzen arduratutako Hazte Oír plataforma ultraeskuindar homofoboa ere militante eta ordezkari hautesleen boza bideratzen, hiru irizpide aintzat hartuta: Espainiaren Batasuna, Bizitza (hots, abortu eta eutanasiaren gaia) eta Familia (hots, batek daki zer). Hirurak gainditzen zituen bakarra Casado zen. Egunetik egunera handiagoa da Espainia haustearen, heriotzaren eta ezkongabe bizimodu libertinoaren alde gaudenon kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.