Angel Erro.
JIRA

Felipe

2023ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Fundi nadila Felipe Gonzalez lehenengoz ulertu ez badut! Felipe Gonzalez, edo soil-soilik Felipe, garai batean gehienek deitzen zioten bezala. Ez zen dudarik nortaz ari zinen Felipe esan-eta. Familiako zaharrenek oraindik horrela deitzen dute (susmoa dut gure amonak ez zekiela zein zuen abizena). Ā«Hara zer esan duen FelipekĀ». Isidoro deitzen zionik, berriz, ez dut ezagutu. Hura zuen klandestinitateko izena. Bera ere ez da gogoratuko. Koronel frankista baten alaba sozialistarekin ezkondu zela ere gogoratuko ez duen moduan. Bada horrek gauza asko azaltzen dituela esaten duenik, diktadura barrutik erabaki zutela alderdi sozialista norbaitek zuzendu behar badu, izan dadila Felipe, edoIsidoro.

Faboreen merkatu klandestinoa noraino irits daitekeen ez da antzematen fazila. Argi dagoena da ezkerrekoa izatearen traza gero eta urriagoak zirela presidente jubilatuarengan. Denok ohartu ginen, baina dagoeneko bera hasi da konturatzen.

Flipagarri xamarra, azkenaldian esan dituenen artean, azken hauteskundeetan bere alderdiari, PSOEri, boto ematea kostatu zaiola aitortu izana. Ongi etorri klubera, esan diote batzuek, dagoeneko (edo aspaldidanik) eskuin ofizialari edo premium eskuinari botoa ematen ziola uste ez zuten urriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.