Angel Erro.
JIRA

Gaur

2023ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Bidegabea da gaurkotasuna. Akaso ez baitago gaurkotasunik. Edo antzeko zerbait. Ez dakit oso ongi nola adierazi. Gaur, esaterako. Zer espero du munduak gaurko egunaz? Zer da gaur notiziagarria? Nondik begiratzen diozun, betiere. Eta gauza batek beti ezkutatuko du beste zerbait. Horregatik diot bidegabea dela gaurkotasuna.

Demagun, Osasunak gaur Sevillan duen futbol partida: beste hainbat kontu eklipsatu ditu. Beste kirolak ere bai. Autobusik gabe gelditu da Nafarroa, Osasuna zaleak Errege Koparen finalera eramatearen poderioz, are bertan behera utzita eskola-adinari loturiko Kirol Jokoak direlakoetarako aldez aurretik kontratatutakoak. Errege kirola beti nagusi.

Ez badu beste errege baten (agian, zentzu estuan, munduko errege bakarraren) koroatzeak nolabait lanbrotzen. Informatiboki hitz eginez, noski. Nori izango zaio axola zer egiten duen futbol talde txiki batek, katazurizko kapei eta zetro urrezkoei hautsa kendu behar dieten egunean? Nor zentratu ahal izanen da ZarauzkoLiteraturian zer dakarten euskal argitaletxeek, mundu gehiena (ez esateagatik mundu guztia) beste alde batera begira omen denean? Azken hori gezurra dela jakitea zorion pertsonalerako bide segurua da. Bakoitza bizi du bere zoroak edo bere gaurkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.