Maialen Akizu.

Google

2024ko urtarrilaren 11
05:00
Entzun

Google Maps-en street view-rako lana egiten zuen pertsona bat ezagutu nuen aurreko astean. Zuritoa eskuan zuen hezur-haragizko gizakia marrazki bizidun bihurtu zen bat-batean. Kuriositatez galdetu zer-nolakoa zuen bere egunerokoa, eta berak, irakasleek, autonomoek edo garbitzaileek eguneko ordutegia eta zereginak kontatzen dizkizuten moduan azaldu zidan kotxean sartu eta bidaia luzeak egiten zituela, zehaztuta izaten zuela kaleei argazkiak nola atera, eta bidean topatutako wifi-sareen datuak ere kopiatzen zituela. Azken kontu hori ez nion ulertu —zergatik, nola, zertarako—, baina kontrolatua sentitzen hasi nintzen, eta ez nintzen ausartu gehiago galdetzera. Elkarrizketa amaitzeko, gustura al zebilen galdegin nion, eta berak baietz, «oso».

Nesseko munstroaren antzera noiz edo noiz entzuten nuen Googleren kotxea ikusia izan zela. Esaten da etorkizuneko enpleguak oraindik ez ditugula ezagutzen eta sinesgaitzak egingo litzaizkigukeela. Lehenago bihurtuko gara Nesseko munstroaren argazkilariak munstroaren esploratzaileak baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.