oihana arana

Haizea

2026ko azaroaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hostoak galtzen ari da egongelako leihotik ikusten dudan zuhaitza. Badaramatzat minutu batzuk mantape epeletik hostoen dantzari begira, benetan da zirraragarria haizearen mugimenduak ikusi ahal izatea, hostoek zelako distantzia handiak egiten dituzten neurtzea. Autoen gainera erori dira batzuk, asfaltoaren gainera besteak, hegan jarraitzen dute jolastienek.

Errazegia da beti leihoaren bestaldean egotea, pentsatu dut neurekiko. Sofatik jaiki, txabusina ondo lotu eta kalera abiatu naiz, galtzerdi lodien gainean gomazko sandaliak jantzita. Ematen duen baino ohikoagoa da irudi hau nire eguneroko bizitzan. Zuhaizpera iritsi naiz minutu pare baten buruan. Burua altxatu dut neuregana zetozen hostoak identifikatu ahal izateko. Soinburuan pausatu zait begiz jota ez neukan bat. Magikoa izan da momentua. Poltsikoan sartu dut askorik pentsatu gabe. Ondo etorriko zaidala uste dut. Beti dator ondo begiratzeari utzi eta haizeak jotzen duen lekura pauso batzuk ematea komeni dela gogoraraziko diguten objektuak eskura izatea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA