Maialen Akizu.

Hobera baino ezin

2024ko maiatzaren 24a
05:00
Entzun

Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak uztailaren 4ra aurreratu ditu Komunen Ganberako hauteskundeak. Downing Streeteko atarian jarri du atrila, eta bertatik eman du erabakiaren berri, hortxe, kalearen erdian, hedabideak, txakurrak paseoan eta umeak saltoka dabiltzala, ez foku eta ez aterki, euripean. Jaka blai, gominadun ilea blai, eta Sunak Alderdi Laboristari hordagoka. Serie bateko eszenak ikusten ditut Erresuma Batuko politikaren irudiei begiratzean, eta hauteskundeen iragarpen hau oraindik ere ikus-entzunezkoago bihurtzeko soinu banda ere izan du. Bertaratutakoren batek D:Ream taldearen Things Can Only Get Better (Gauzek hobera baino ezin dezakete egin) abestia jarri du, Alderdi Laboristak bere egin duen kanta, eta Sunakek musika horrekin egin ditu adierazpenak. Albiste gertatu dena da; ez nork jarri duen abestia, ez atxiloketa bat edo Ā«antolatutako jazarpen batenĀ» susmoa. Pentsatzen jarri naiz guk gure alderdietako bozeramaileei zein abesti jarriko geniekeen azkura pixka bat egiteko. Lanbroa besterik ez zait etorri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.