Saiatu administrazio publikoaren markoan sartzen txosna baten bueltako jai herrikoia. Jaiak baino hilabete batzuk lehenago, adostu lehen bilera. Eskatu bilerarako gela, bete izapideak, azaldu zertarako den bilera, jarri zenbat etorriko zareten, ez asmatu izenik. Bertaratutako bakoitzari ordaindu beharko zaio bilerara joatea, fitxatu dezatela sartzerakoan, eman alta Gizarte Segurantzan, egin faktura autonomoei. Jarri ondorengo bilerak, banatu ardurak, pentsatu nola erakarri dezakezuen jende berria. Txosnaren muntaketa lanetarako kontratatu «txosnaren muntaketarako langileak», eta erregistra dezatela titulu akademikoa egoitza elektronikoan. Antolatu txandak —barrarako, garbiketarako, puntu morerako—, eta txanda egin behar dutenak apuntatu, euren NANa eta helbidea, eta segurtasun eta higiene ikastarora. Izan dadila hogeita hamar orduko ikastaroa gutxienez, eta ziurtatua. Inspektorea pasatuko da, kalitate teknikaria, kontu ikuskaritza behin festak bukatu ondoren. Bete baimenak, bete ordutegiak, bete arauak. Eta espedientea aztertuko du Jai Herrikoien Sailak.

Jai herrikoien espedientea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu