Angel Erro.

Jainkoaren ikuspuntua

2023ko azaroaren 18a
05:00
Entzun

Astronauta bat agertu da albistegian, denoi esanez etxe bakarra dugula eta hura zaindu behar dugula. Lurraz ari da. Ez dakit oso sinesgarri suertatzen den. Berak ba omen daki zergatik esaten digun, zerutik gauzak ezberdin ikusten omen direlako. Astronauta, beraz, ikusle neutro kanpotikakoa litzateke, besteok ikusteko gauza ez garena argi ikusteko aukeraduna; Jainkoaren ikuspegia lukeen norbait (horrela deitzen zaio atzokoan 81 urte bete dituen Martin Scorsese zinema zuzendariaren plano kuttun bati, zeina ohartarazpen moral gisa erabiltzen baitu bere filmetan).

Dena den, niri susmagarri gertatzen zait. Espazio lehia dagoeneko ez da, garai batean bezala, bi blokeren arteko norgehiagoka, AEBen eta SESBen artean; zerbait izatekotan, gaur erlojuaren kontrakoa da. Irudi du helburua orain lurraren antza duen planeta bizigarri bat ahalik eta lasterren topatzea dela («bila dezagun ura», «bila ditzagun energia iturri berriak»...). Ez al dute gure galaxiaren biki bat aurkitu berria?

Oker egon naiteke, baina ez litzateke fidagarriagoa astronautak argituko balu zein duen misioa? Dagoeneko inor gutxik uste du misio espazialetatik etorriko zaionik Lurrari salbazioa, ezpada denok abandonatuko bagenu azkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.