oihana arana

Justizia onkologikoa

2025eko irailaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Minbizia zer den pailazoekin ikasi zuen belaunaldikoa naiz. Mototsik bako Marimotots oholtzan dantzan ikusi zuten umeetako bat; aitaren autoan Ane Pirataren kantua oihukatzen zuena.

Bisita bat baino gehiago egin ditu minbiziak gurera, eta kantuek baliagarri izaten jarraitzen duten arren, bestelako helduleku batzuk ere topatu ditut.

Posologia. Osasunerako mikrodosi transfeministak liburuan Caro Novellak zera dio: «Barkatuko didazue, baina ezin dugu ihes egiten jarraitu: denok daukagu minbizia». Minbizia gorputz indibidualetik haratago doan zerbait dela dio, eraikitzen ari garen mundu kutsatu honen ondorio latz bat gehiago.

Sanazio indibidualerako bidean pairatzen diren egoera bortitz guztien aurrean «justizia onkologikoa» aldarrikatzen du berak. Elkartzea, poema kolektiboak idaztea, norbere erabakiekin medikuak harritzea...

Hemen badugu elkarte bat, horren aldeko lan nekaezinean diharduena: Iñurri. Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik. Ni ere joango naiz gaur, amaren eskutik, festa eder horretara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.