oihana arana

Lekua

2025eko abenduaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostiako Martutene auzoko agustindarren eraikinean bizi ziren ehun eta hamaika lagun etxegabetu dituzte asteon. Gero eta ohikoagoak dira horrelako berriak. Gizarte mugimenduek egindako presioaren ondorioz, bestela muturreko hotza egiten duenean baino irekitzen ez duten La Sirena aterpea ireki diete berrogeita hamar laguni. Kalean daude gainontzekoak. Gero eta pertsona gehiago bizi dira kale egoeran diru publikoa metroan, gabonetako argietan, Polizia operazio neurrigabeetan, su artifizialetan eta behar ez diren beste gauza pila batean gastatzeko lotsarik ez duen hirian. Ez omen dago lekurik denontzat. Eta dagoen lekua badakigu norentzat gorde nahi duten.

Autoan egin dut aspaldiko partez etxetik Antigua auzorainoko bidea. Hutsarazi zuten arte Infernua zen auzoa eraitsi eta obra berriko etxebizitzak egiten ari dira orain. Banuen honen berri, baina buelta eman dit tripetan zerbaitek auzo perfektu berri bat iragartzen duen kartel publizitario erraldoiaren atzean lehengo etxeen aurriak ikusi ditudanean. Zeruene deitu diote proiektuari. Marka da gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.