Angel Erro.
JIRA

Narratologia

2014ko uztailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Den-dena zolitasun narratiboaren ariketa hutsa da.Lau hilabetean konpainia bereko bi hegazkini ezbehar bitxia, azalpenik gabe, gertatu zaie. Martxoan bat desagertu zen, arrastorik utzi gabe, Indiako Itsasoan. Herenegun beste bat eraitsi zuen misil batek Ukrainan.

Bi behargabeak azaltzeko, oso lerro narratibo indartsua konspiranoikoa da: biek kausa bera izatea. Bestelako norabidean ager daitekeen informazio (ofizial) bakoitzak berrelikatzen eta baieztatzen du, konspirazioa gero eta zirkulu zabalagoetara hedatuz. Hegazkinean hiesaren ehun bat aditu egotea holako teoriarako osagai tentagarria da.

Ukrainaren gerra barruko narrazio barruan ere istorio miresgarriak adituko ditugu hegazkinaren patuaz, mundua banatzen duten blokeen arteko jokoaren arabera interpretatuta.

Ni bigarren «errelato» mota honen zaleagoa naiz. Honetara joko nuke kontuaz aritzeko. Baina halabeharrak nahi izan du etxean mutiko malaysiar bat izan dezadan, pisukidearen behin-behineko maitalea. Goizean kontatu digu berak hegazkin horretan behar zuela. Pisukideagatik atzeratu zuen bere herrialdera itzultzeko hegaldia. Nik narratologikoki harrituta aditu diot. Pisukideak, beldurtuta; honek dakarzkiokeen ondorio maitatologikoengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.