maialen akizu 34 172x172

Nortzuk zertarako

2025eko maiatzaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Komiki bateko pertsonaia banintz, Imanol Pradalesek eta Marisol Garmendiak migrazioaren inguruan esandakoak entzuten tanta handi bat izango nuke kopetan behera, Mafaldaren moduko hasperen bat ahoan, eta harridura adierazten duten ogitarteko horietako batean «puaj!» bat marraztuko nuke. Pradalesek «behar dugun immigrazioa» erakarri behar dugula esan ondotik, Garmendiak, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak, esan du migrazio moten artean bereizketa egitea «kobazuloko» diskurtsoa dela, Oxfordeko tituludunez gain gure zaharrak zaintzeko, garbitzeko, eskulanetarako ere behar ditugula migranteak. Niri gobernuan dauden bi alderdien artean desadostasunak azaltzeak bainoago, biek ala biek esandakoek mugitu naute. Migrazioaren problematikaren erantzun posible bakarra honen erabilera utilitarista izatea, eta migratuak lanpostu zehatz batzuekin lotzea diskurtso xenofoboen adibide da. Migratzaileek lanpostu zehatz batzuk betetzen badituzte, lanpostu horien baldintza soziolaboralengatik da, eta badirudi gure ipurdiak garbitzeko bakarrik nahi eta behar ditugula migranteak. Puaj, puaj eta puaj.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.