oihana arana

Ondareaz

2026ko azaroaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beste asmo batzuk nituen, baina ohetik jaiki naizenerako jakin dut beste egun klase bat izango zela gaurkoa: geldoa. Sofan etzanarazi nau hilekoak. Poltsa beroa eta manta jarri ditut azalaren kontra. Ordenagailua eta koadernoa sofaren alboko mahaitxoan utzi ditut. Zer edo zer egin beharko dut etzanda egonagatik.

Azken egunotan izan ditudan elkarrizketa batzuek bultzatuta, ondareari buruz idatzi nahi nuen gaurko zutabea. Gure ondareari buruz. Karrerako apunteak orriztatu ditut lehenengo, uste nuen baino okerragoak dira. Beste batzuek esandakoak irakurtzeari ekin diot orduan. Gustura ari nintzen, harik eta pisukidea baten batekin berbetan ari zela konturatu naizen arte. Beti pizten dit arreta zurrumurruak.

«Gura duzu kafe bat?» izan da harrapatu dudan esaldi bakarra. Elkarrizketa amaitu duenean etorri zait. «Ez duzu sinetsiko!» esan du egongelako atea ireki ahala, «Etxez etxeko saltzaile bat etorri da kuleroak eta toallak saltzera». Penaren eta pozaren arteko zerbait piztu zait begietan. Nostalgia, seguruenik. Haurrak ginela ohikoak ziren eta honezkero ahaztu zaizkigun gauza horiei buruz berbetan egon gara apur batean. Hori da, akaso, ondarearen definizio posible bat.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA