Angel Erro.
JIRA

Orokortzeaz

2023ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Orokortzea seguruenik ezinbestekoa da, osokoa (besarkaezina) atzemanen badugu nolabait. Iris Murdochek dionez, mundua bezatzeko gure modua da. Horrek ez gaitu erruaz libratzen. Orokortzea adimenaren alferkeria ere izan baitaiteke.

Har dezagun Telmo Iruretak sari emanaldi batean esandako hitzek piztu duten polemika, nik, egian esan, gehiegi jarraitu nahiago izan ez dudana, haren terminoak ongi ezagutu aurretik ere bere onetik aterea zela uste bainuen. Arretaz begiratuz gero, orokortzeak, eta aurreiritziek ere, esku ezegokietan ekar dezaketen kaltearen lekukotza da.

Aktoreak (bera bezalako) elbarriek ere larrua jotzen dutela esan, edo sexualitate-eskubidea aipatu, eta berehala prostituzioaz mintzatu baino ezin zuela ondorioztatu dute. Haratago, emakumeen esplotazioa bultzatzen ari zela ere esanez, haren sexualitatea jakintzat emanez.

Argudio onegiak ditugu, edozein kasutan, egokiera txikienean ere, ez erabiltzeko moduan. Ikasitakoa erakusten lehena izateko lehia gehitu iezaiozue horri («lehenak bi esku», dio Bertrand Zalgizek), eta eztabaida patxadatsuaren aukera susmagarritzat hartzeko joera, eta hor duzue koktel arriskutsua munduaren besarkaezina nolabait ulertzeko ez, baizik eta katramilatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.