oihana arana

Pastorala

2026ko uztailaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Plateretik tuper borobilera pasatu nuen patata tortilla egin berria. «Gure aitakin oporretara faten ginenien beti erueten gauen tortillie bidien jateko», esan nion landareak ureztatzen ari zen pisukideari. Poza ematen dit haren ohitura batzuk neuretzen ari naizela ikusteak. Hartu beharrekoak hartu, eta erdi-oinez erdi-saltoka egin nituen autora arteko hiru pausoak. «Tortillie ein dot bidien bazkaldu deigun, ogixe erosikou nunbaitt. Banoie!», esan nion bidaide izango nuen lagunari audio mezu batean.

Laguna bere etxean batu, eta konturatu orduko iritsi ginen Sohütara, belarra mozteko makinaz Lurdes Iriondo idatzita zeukan mendi magal baten azpian zegoen zelaira. Pastorala ikustera joan ginen. Lurdes Iriondori buruzko pastorala ikustera.

Eguzki galdatan eman genuen arratsaldea, ipurdiak banku deseroso berean eta krema usaineko eskuak liburuxka banatan jarrita. Pozik. Ez zegoen sold out kartelik, ezta milioika euro irentsiko zituen makroazpiegiturarik ere. Herri bat ikusi genuen, herri bat kantuan. Ez zait Iriondo omentzeko modu hoberik okurritzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA