Angel Erro.
JIRA

Trafiko nahasia

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Igande goizean, Iruñeko udaletxearen aurrean, Vox alderdikoa zirudien eta gero Voxekoa zela egiaztatu dugun elkarretaratzea topatu dugu. Kontsignak nahasiak iruditu zaizkit. Berez, Espainiako banderak baino (haietako bat nahikoa handia) ez ditut ulertu. Trafikoaren eskumenaren eskualdatzearekin oso kontent ez daudela pentsatzekoa da. Aste honetan jarraituko dute eskuinean trafikoa gora eta trafikoa behera?

Munta handiagoko galdera: azkenean eskualdatzea gauzatuko da? Edo atzera eginen dute Guardia Zibila Nafarroatik igorri nahi dutelako akusazioak koldartuta edo horren aitzakiarekin?

Beste galdera bat, ez dakit filosofikoa ala amarrutsua: Nafarroak trafikoaren kudeaketa berreskuratuko balu, zer hitzarmeni men eginen lioke Espainiako Gobernuak eskumena itzultzeko orduan? UPNrekin, Geroa Bairekin, EAJrekin eta EH Bildurekin adostu baitu hurrenez hurren, oker ez banago, azken hogei urteetan. Hemengo arku parlamentario osoak trafikoa berreskuratzea eskatu izanak ez du saihesten Diaz Ayuso batek ETAren aldarrikapen historikotzat jotzea. Batek ez daki nondik hasi aurka egiten, gezurtatzen. Agian ez du merezi ere. Agian kontsignak nahasiak izatearena ez da ustekabea, planaren zati maltzurrena baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.