Maialen Akizu.

Txaleta

2024ko urtarrilaren 30a
05:00
Entzun

Baloia airean botatzerako Edurnek beti eskatzen zuen: «Ni Xabi Alonso». Edurneren aita tolosarra zen, eta Alonsoren amaren eskola berean ikasitakoa. Nahikoa arrazoi bazen nortasunaren trukea onartzeko, eta, ezinbestean, gainerakoen artean banatzen genituen Kovacevic, Nihat, Aranburu eta enparauak.

Xabi Alonsoren izena aspaldian dezentetan entzun da. Ez beti futbolarekin lotutako albisteetan, baina bai futbolari lotuegiak daudenetan. Iazko urrian Gorenak iruzur fiskalaren akusazioengatik absolbitu zuen. Pasa den astean Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak Igeldoko Txalin mendian eraikitako txaleta ilegala dela ebatzi du. Salatzaileak pozik azaldu dira. Niri bekainek salto egin didate. Harrituko nintzateke harritu txalet hori eraisten ikusiko banu.

Luis XVI.arekin oroitu naiz, Frantziako Iraultzaren karira gillotinaz burua moztu zioten errege harekin. Ondorengo urteetan monarkia absolutistek benetako beldurra izan zuten herri-altxamenduekin, eta horregatik baimendu zituzten despotismo ilustratu bezala ezagutu diren sasi-erreformak. Baina Luis XVI.a ez zuen patioko inork izan nahi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.