Maialen Akizu.

Txiklea

2024ko apirilaren 11
05:00
Entzun

90eko hamarkadatik zientzialari gehienek onartzen dute Big Rip edo Urraketa Handiaren hipotesia. Big Ripen arabera, unibertsoa hedatzen ari da, etengabe eta abiadan. Unibertsoko materia, izar, galaxia zein atomoak sakabanatzen ari dira, baita espazioa eta denbora ere, eta txiklearen globoak nola, halaxe etorriko da unibertsoaren akabera, zabaldu eta zabaldu, grabitate euskarririk ez delako izango.

Lasai, abisatuko omen digu. Jakingo dugu noiz izango den amaiera, eta ondo bidean, zu ez zara enteratuko. Big Ripa baino hirurogei milioi urte lehenago galaxiak izarrak galtzen hasiko dira «alboetatik». Mendebaldeko maparen arau Alaskatik behera edo Groenlandiatik harago eroriko da gure Eguzkia; Big Ripa baino hiru hilabete lehenago izar sistemek grabitatorioki lotuta egoteari utziko diote, planetek ziztuan egingo dute hegan; hogeita hamar minuturen faltan asteroideak, izarrak, neutroiak zein zulo beltzak atomoetan zatituko dira; zeptosegundo eskasean atomoak eurak ere apurtuko dira, eta pum! Norbaiten aurpegian lehertuko da txiklea.

Badago kontrakoa dion teoria bat. Hori, beste baterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.