maialen akizu 34 172x172

Ura honaino heldu da

2025eko ekainaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Oraindik antzematen dira Goierrin eta Tolosaldean pasa den asteburuko euritearen ondorioak. «Honaino heldu zen ura» esaten dute telebistako kazetariek, hatz erakuslearekin ohikoaren eta ezohikoaren arteko muga seinalatzen duten bitartean. Pareta zuriak ilundu ditu urak, ukuilukoetako egurrak beheratu, sukaldeko paperak hezetu. Kazetariak gorputza luzatuta erakusten du, bere altuera hondamendiaren garaierarekin alderatuz bezala.

Testiguek kontatu dute urak hormigoizko zubi bat bere lekutik hiru kilometrora eraman zuela. Kontatu dute emakume bat izozkailuaren eta hormaren kontra harrapatuta gelditu zela, urak indar egiten ziola izozkailuari, eta senarra astakilo xamarra delako, lortu zuela handik ateratzea. Kontatu dute autobian zihoazela piszinako txorroaren indarrean erori zitzaiela lokatza, errepide azpiko pasadizo berria egin arte ez zela eurenean uholderik izaten, sekula ez dutela horrelakorik ikusi. «Ura honaino, honaino iritsi zen». Marka litzateke gu noraino iritsi garen horren nabarmen ikusiko bagenu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.